jueves, 12 de marzo de 2015

martes, 10 de marzo de 2015

 ECO-SCHOOL BARRIA


Duela bi aste Barrian egon ginen. Barria barnetegi bat zahar bat da, lehen konbentu bat zen. 2ºC eta 2ºB-koak joan ginen. Bi logeletan lo egin genuen, neskak batean  eta mutilak bestean. Han bost egun eon ginen otsailak 23tik 27ra arte.
Lehenengo egunean iritsi bezain pronto monitoreak dantza bat egin zuten eta azaldu ziguten goiz guztietan dantzatu behar genuela. Abestiak Azonto (Fuse ODG) eta Palanze (Blaze) ziren. Gero jolas batzuk egin genituen izenak ezagutzeko. Bazkaldu ondoren Joku Olimpikoak egin genituen eta gero Inglaterrako monitoreak bere bizitza aurkeztu ziguten.Monitoreen izenak dira Oli, Anna G., Anna C eta James

Bigarren egunean argazki tailerrak eta albistegi bat egin genuen. Arratsaldean energia berrerabilgarriei buruz hitzaldi bat entzun genuen eta gero jolastu genuen. Hirugarren egunean baratz ekologikoei buruz ikasi genuen eta letxuga bat plantatu genuen. Bazkaldu ondoren kirolak (Olirekin) eta tailerrak (Anna C eta Anna G rekin) egin genituen.
Laugarren egunean mendira joan ginen. Euria egiten zuen, baina ez zen egun otza orduan oso ondo pasatu genuen. Arratsaldean birziklatze tailerrak eta estereotipoei buruzko tailerrak egin genituen. Gero, gauean diskotekara joan inen, baina ez zen diskoteka normala ez, pijamaz jantzita joan behar genuen!
Bosgarren eta azken egunean  agurrak etorri ziren eta oso triste geuden denak. Monitoreak eskaintza bat idatzi ziguten, oso polita izan zen! Bazkaldu ondoren azken aldiz dantzatu genuen eta autobusean sartu. Gazteizera bueltatzen!


Nire ustez, egun oberena osteguna izan zen, mendia asko disfrutatu nuelako. Gutxien gustatu zitzaidana astelehena izan zen ez genuelako ia ezer egin.
Kontua da Barria oso leku polita eta entretenigarria dela, eta ingelesez egitea hor zauden bitartean oso esperientzia ona dela, lagunekin zaudelako. Oso aukera ona da ingelesa praktikatzeko, monitore ingelesekin zaudelako.
Nik gomendatzen dizuet joatera!



lunes, 16 de febrero de 2015

ARGUDIOZKO TESTUA

LIBURU ELEKTRONIKOAK

Gaur egun, teknologia berriekin gauza asko atera dira, adibidez, liburu elektronikoak. Honek eztabaida asko sortu du, paperezko liburuak ordezkatuko dituela esaten dutelako. Nire ustez, liburu elektronikoak dira hoberenak. Jende guztirako hobeagoak dira.

Horren lekuko, nire aitona. Ez du hurbiletik ondo ikusten, eta liburu elektronikoarekin letra handiagoak egin ditzake. Gainera, medikuarenera edo beste lekuetara joaten denean liburu elektronikoa eramaten du, paperezko liburuak baino askoz gutxiagoa pisatzen duelako, eta liburua irakurtzen bukatzen duenean beste batzuk ditu gordeta.

Horrez gain, New York-eko unibertsitatea ikerketa bat kanporatu du, esaten 10 urtetan paperezko liburuak  fabrikatzen utziko dituztela.


Beraz, argi dago liburu elektronikoak etorkizuna direla eta paperezkoak baino hobeagoak direla.